Aiete auzoko argiteriaren azterketa

Aiete auzoko argiteriaren azterketa

Duela bi aste, San Patricio eta Jesuitinas ikastetxeekin batera, Aiete auzoko argiteriaren inguruan egindako ikerketa datuak aztertu eta aurkezpen bat prestatzen hasi ginen Cristina Enea parketxean.

Atzoko egunean eta lanari amaiera emateko, gure EA2030eko ingurumen batzordeko ikasleak Jasuitinas Ikastetxean izan ziren. Bertan, maiatzean Donostiako Udalean azaldu beharreko aurkezpena prestatu zuten.

Maiatzean ere eta behin aurkezpena egin ondoren, gure ikasleek sortutako materiala Aieteko Kultur Etxean ikusgai egongo da.