Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa

Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak , aurreko urteetan bezala, 10. Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa ekintza antolatuko du maiatzaren 12an, igandea, Donostian.

Ekimen honek, gizartean minbizia ikusgai bihurtzeaz gain, kirolaren bidez bizimodu osasuntsu bat sustatzea du helburu. Aurtengo martxarekin bildutako diruarekin elkarteak 650 paziente eta senide berri artatu nahi ditu.

Helburua lortzeko, alde batetik, Axular Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek kartel lehiaketan hartuko dute parte, eta beste aldetik, DBH-Batxilergoko ikasleak eta ikastolako gurasoak lasterketan eta martxan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

  • Irteera: Alderdi Eder.
  • Ordutegia: 5KM-ko lasterketa 9:45ean eta 3KM-ko martxa/nordic walking 11:15ean.

Han ikusiko dugu elkar, anima zaitezte!