Xabier Markiegi EE-ko idazkari nagusiorde eta Ararteko ohia hil da

  • Xabier Markiegi 1995. eta 2000. urteen artean izan zen Arartekoa. Lehenago, 1981etik 1994ra bitartean, legebiltzarkidea izan zen, Euskadiko Ezkerrako (EE) ordezkari moduan. Garai hartan –1984an– elkarrizketa egin zion Iñaki Zubiondok ARGIAn. 82 urte zituela hil da.


2021eko martxoaren 30an - 11:23
Argazkia: @Ararteko

Halaxe abiatzen zen elkarrizketa:

ARGIA.Elkarrizketa hau hasteko azken leu urteotako autonomi prozesua nola baloratzen duzuen galdetzea genuen pentsatua. Baina atzo bertan gertatu da errefuxiatu baten hilketa, berriro ere, eta «gerla zikina» utzi ezinezko erreferentzia da.

Xabier Markiegi. Bizi dugun bortxa-espiralaren ondorioak ari gara ikusten Orain arte biolentzia politikoa zena, gizarte barruko muturjoka batean bukatu daiteke, bi aldeetatik pertsona zibilak bait dira orain objetiboak. Agian hor urrats kualitatibo bat Enrique Casasen hilketa izan daiteke. Egun hartan, hiletan ondorengo egunetan krispazio giro bat zegoen, talde sozial batzuen arteko muturjoka batera iristeko bidea ikusten zen, talde harmatu estableen arteko enfrentamentua gaindituz. Jakina, herrietako, auzoetako eta baita familietako ere konbibentzia normaletik urrundutzeko urrats bat da hori.

Beste aldean berriz ehize edo akoso sentimendu bat eduki behar dute. Joan den egunean esaten zuen Eden Pastorak, Costa Ricatik botatzen zutenean, mugimendu gerrilero batek atzegoardian base logistiko bat behar duela estableki mantentzeko; eta hostigamentuak jarraitzen duen neurrian, bai GALen aldetik edo bai Estatu Frantsesaren neurri juridiko edo administratiboengatik, Europako Ekonomi Elkartera inguratzen goazen neurrian behar bada Frantziako Estatua beste aldean neurri gogorragoak hartzera behartua egongo da. eta horrek beste era bateko oztopoak jarriko dizkio erretagoardiari, base logistiko izan daitekeenari.

Horregatik HBko munduan erreflexio bat egin behar dute, beste talde politiko guztiok egiten dugun bezalaxe.

>>> Irakurri elkarrizketa osoa (1984-05-13)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


2024-05-05 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
"Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko"

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Eguneraketa berriak daude