Jone M. Altzibar: “Diagnostiko goiztiarren erronka da arrisku-taldeei baheketa estrategia egokia eskaintzea” #Zientzialari (113)

Dibulgazioa · Zientzialari

Gaur egun, bularreko minbizia dugu emakumeen artean minbizirik ohikoena eta heriotza gehien eragiten dituena. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren “Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa” emakumeei zuzendutako programa da, emakume adin tarte jakin bati zuzendua, minbizi honek sortzen duen hilkortasuna murrizteko.

“Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa” 1995. urtean jarri zen martxan eta bi urte geroago hedatu zen erkidegora. Programa bi urtean behin 50 eta 69 urte arteko emakumeei bularreko mamografiak egitean datza. Baina parte hartzeko aukera ematen zaie ere 40tik 49ra bitartekoei, baldin eta familian bularreko minbiziaren lehen mailako aurrekariak badituzte.

Programa gehiago ezagutzeko haren arduradunarekin elkartu gara, Jone Miren Altzibarrekin. Jone Miren medikua da eta Osasun Saileko Epidemiologia Unitatean dihardu eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko Ikerkuntza Biomedikoen Sareko Zentroan ere (CIBERESP), besteak beste, zaintza epidemiologikoen alorrean ikertzen.

“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.