Uhintifada 267: Brigadistak olibaren uzta garaian. |
2016/10/24 |
Urrian olibaren bilketa garaia da Palestinan, orduantxe biltzen baitute nekazariek urteko uzta. Oliba familia askotako diru iturri nagusia da, eta Palestinako ekonomia ahuldutako motoreetako bat. Baina garrantzi ekonomikoaz ezezik, balio sinboliko handia ere badauka olibondoak, Palestinako ikur nazionaletako bat baita. Azken urteotan, baina, kolonoek nekazarien aurka burututako etengabeko eraso eta mehatxuek kolokan jarri dute jarduera garrantzitsu hori Zisjordaniako eskualde askotan. Hori dela eta, palestinarrek dei egin dute nazioarteko brigadistak uzta garaian joan daitezela, euren presentziaz noabaiteko segurtasun bermea eman diezaieten langileei. Zeregin horretan diharduete, besteak beste, Unadikum erakundeko ekintzaileek. Aste honetako atalean horietako bat izan dugu solaskide Uhintifadan, Estela. Brigadista Hebron inguruko olibondo sailetan dabil ikuskatzaile lanetan, kolonoen erasoak bortitzenetakoak diren inguru batean, eta bere jardunean bere bizipen eta esperientzien berri eman digu.
+Video
|
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video