Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 263: Emakumeak Gazako setioa urratzeko bidean II.
Uhintifada 263: Emakumeak Gazako setioa urratzeko bidean II. PDF Inprimatu Email
2016/09/29

Aste honetako atalean  irailaren 14an egindako irratsaio berezitik berreskuratutako elkarrizketa pare batekin gatozkizue. Orduan "Emakumeak Gazarako Bidean" ekimenak bi itsasontziz (Zaytoun eta Amal) osatutako ontzidia bidali zuen Bartzelonako portutik Gazaren gaineko setioa urratzeko asmotan; eta Uhintifada bertan izan zen, zuzenean, gertakizun historiko haren testigantza ematen. Ontziak itsasoratu zirenetik bi astetara, egun hartan jasotako testigantzetatik bi entzungo ditugu. Batetik, Teresa Aranguren kazetariarekin izandako solasaldia izango dugu entzungai. Aranguren ibilbide luzeko korrespontsala izan da Ekialde Hurbilean, 80ko hamarkadan Libanoko gerraren berri eman zuenetik egun arte. Harekin Palestinako emakumeen papera aztertu dugu okupazioko 70 urteetan zehar. Bestetik, eta itsasoaz beste aldetik, Isabel Perezekin solastu ginen Gazako zerrendatik. Perezek Gazan bizi eta lan egiten du eta korrespontsal lanetan dihardu zenbait hedabidetan (hispantv, eldiario.es, el mundo...). Berak gazatarren ikuspegia eman digu, emakumeek burututako ekintza solidarioaren aurrean.

 

+Video

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx