Uhintifada 263: Emakumeak Gazako setioa urratzeko bidean II. |
2016/09/29 |
Aste honetako atalean irailaren 14an egindako irratsaio berezitik berreskuratutako elkarrizketa pare batekin gatozkizue. Orduan "Emakumeak Gazarako Bidean" ekimenak bi itsasontziz (Zaytoun eta Amal) osatutako ontzidia bidali zuen Bartzelonako portutik Gazaren gaineko setioa urratzeko asmotan; eta Uhintifada bertan izan zen, zuzenean, gertakizun historiko haren testigantza ematen. Ontziak itsasoratu zirenetik bi astetara, egun hartan jasotako testigantzetatik bi entzungo ditugu. Batetik, Teresa Aranguren kazetariarekin izandako solasaldia izango dugu entzungai. Aranguren ibilbide luzeko korrespontsala izan da Ekialde Hurbilean, 80ko hamarkadan Libanoko gerraren berri eman zuenetik egun arte. Harekin Palestinako emakumeen papera aztertu dugu okupazioko 70 urteetan zehar. Bestetik, eta itsasoaz beste aldetik, Isabel Perezekin solastu ginen Gazako zerrendatik. Perezek Gazan bizi eta lan egiten du eta korrespontsal lanetan dihardu zenbait hedabidetan (hispantv, eldiario.es, el mundo...). Berak gazatarren ikuspegia eman digu, emakumeek burututako ekintza solidarioaren aurrean.
+Video |
+Video